Antzerkia Familian programako ikuskizunak atari zabalean eskainiko dituzte udan; guztira doako sei emanaldi hileko ostegunetan, 19:00etan, Villa Manuelako frontoian. Hain zuzen ere, Orain Bi Konpainiako Rodrigo Lacasa eta Sara Alvarezek eskainiko dute gaurko ikuskizuna, Mute izenekoa. Ikusle guztientzako dago egina. Gutxi gorabehera 50 minutuko iraupena izango du. Mutazioa konstante bat dela aldarrikatzen dute. Egiturak aldatu nahi dituzte eta aurrera egiten jarraitzeko helburuarekin urrun iritsi nahi dute.