Zarautz Arraun Elkarteak kukaña eta ur jolasen denboraldiari bihar emango dio jarraipena. Usadioari jarraituz, itsasgora arratsaldez egokitzen den udako ostegunetan ari dira saioak egiten 17:00etan hasita. Abuztuari dagokionez, biharko eta hilaren 22ko saioak antolatuko dituzte. Egun horietan moilara bertaratzen diren herritarrek, beraz, gazteen jausi ikusgarriez eta kukañako jolas dibertigarriez gozatzeko aukera izango dute.