Aste hontan hasi dira Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko igerileku handiaren konponketa eta berritze lanak. Udalak, konpoketa zabala egitea erabaki du. Urteetan zehar izandako erabileraren ondorioz, igerilekuko instalakuntzak berritzeko beharra dute. Hori dela eta, 2008an egindako azkenengo berrikuntzen ondoren, egiturak jasan izan dituen kalteak konponduko dituzte.
Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duen moduan, “Igerilekuan bertan hainbat konponketa lan egingo dira, hala nola, igerileku barneko lurra eta paretak berritzeko. Honez gain, igerilekuko uraren gestioa egiten duen araztegiko instalakuntzak ere berrituko dira”.
Bestalde, Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak adierazi duenez, “Aritzbataldeko igerilekua kiroldegiko instalakuntza garrantzitsuenetariko bat da eta egunero zarauztar asko pasatzen dira bertatik. Kirol departamentutik lanean jarraituko dugu gure herriko kirol instalakuntzak mantendu, hobetu eta berriak sustatzeko”.
Lan hauen kostua 270.084,1 eurokoa (BEZ barne) eta bi lotetan banatu da. Alde batetik, Teican Medioambiental S.L. enpresak egingo ditu igerilekuko berrikuntza lanak eta, bestetik, Hidrocontrol Acondicionaminetos de Agua S.L. arduratuko da araztegiko instalakuntzen berrikuntzaz.