Zarauzko 36. Udako Musikaldiaren sarrerak salgai jarriko dituzte gaur arratsaldean. Abuztuak 23an izango den Josu de Solauneren piano errezitaldirako eta abuztuak 30ean antolatu den Kantuak Euskal Herrian ikuskizunerako sarrerak Modelo Aretoan egongo dira eskugarai. Sarrerak 4 euro balio dituzte. Ordutegiari dagokionez, gaur 16:15etatik 18:45etara egongo dira irekita. Bihar, berriz, 16:45etatik 19:15etara arte.