Atzo arratsaldean jokatuko ziren Zarauzko Aritzbatalde frontoian Jai Alai Zarautz erremonte txapelketako finalak. 18:00etan hasi zen jaialdia. Lehenbizi B multzoko finala jokatuko zuten eta A multzokoa ondoren lehiatu zuten. Ia 600 ikusle bertaratu ziren pilotalekura.
A multzoari dagokionez, Aldabek eta Martirenak 0-2 (8-15 eta 8-15) erraz irabazi zieten Ansa II.ari eta Juaneneari. Primeran ulertu ziren elkar eta urdinen nagusitasuna erabatekoa izan zen.
Bi jokoak oso antzekoak izan ziren eta irabazleek ia ez zuten hutsik egin partida osoan zehar. 1-3ko lehen jokoan, 3-7ra pasa ziren, 7-9ra hurbildu ziren, baina Aldabek eta Azpirozek berriro ihes egin zuten 8-15ekoa jartzeko. Bigarren jokoa antzekoa izan zen. 2-6ko markagailuarekin hasi zen 4-9, 7-13 eta 8-15era joateko. Galtzaileek uste baino akats gehiago egin zituzten. Azpiroz izan zen Torneoko pilotari nabarmenena.
Bestalde, B multzoan, Goikoetxea V.ak eta Martirenak 2-1 irabazi zuten, 15-14, 9-15 eta 8-4ko partzialekin, Gurrutxaga eta Zalduaren aurka. 14 berdinetara iritsi ziren lehen jokoan eta hor tanto gorrien alde erori zen Goikoetxearen pilotakada bati esker. Bigarren jokoan, Gurrutxagak eta Zalduak, asko hobetu zuten eta 9-15 irabazi zuten. Berdinketa haustean, Goikoetxea eta Martirenak hobeto jokatu zuten garaile bihurtuz.