Hiritartasun aktiboari buruzko solasaldia antolatu du ZarautzOn elkarteak abuztu amaierarako

Maria Maya Manterola 2024ko abuztuaren 5a

Asier Blas Mendoza irakaslea azalpenak ematen, ZarautzOnek antolaturiko hitzaldi bateko artxiboko irudian. (ZarautzOn)

Komunitatea hobetzeko interesa, axola edo apelazioa sentitzen duten herritarrak aktibatzeko asmoz, gaiaren inguruko hausnarketa espazioa zabaldu nahi dute antolatzaileek. 

Lemniskata (Beasain) eta Zientziaren Giltzak (Ondarroa) taldeekin elkarlanean, hiritartasun aktiboari buruzko solasaldia antolatu du ZarautzOn elkarteak haren 10. urteurrenaren harira. 

Donostiako Miramar jauregian izango da, abuztuaren 29an, eta antolatzaileek saioa hiritarrak aktibatzeko baliagarria izatea nahi lukete. Hannah Arendten hiritartasun aktiboaren eraikuntzari buruzko erreferentzia hartuko dute abiapuntu gisa, beren komunitatea hobetzeko interesa, axola edo apelazioa sentitzen duten herritarrak aktibatzeko. 

Solasaldian parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez matrikula egitea, helbide honetan. Hamar orduko ikastaroa da, eta euskaraz eta gazteleraz eskainiko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide