Nafarroako produktuez osaturiko azoka izango da asteazkenean Zarauzko kaleetan

Maria Maya Manterola 2024ko abuztuaren 5a

Nafarroako produktuen azoka bateko artxiboko irudia.

Kale Nagusian eta Musika Plazan ezarriko dituzte postuak, eta askotariko produktuak izango dira salgai. 10:00etan irekiko ditu ateak azokak. 

Nafarroako ekoizleek beren produktuak salduko dituzte etzi, asteazkenean, Zarautzen. Izan ere, Nafarroako produktuez osaturiko azoka izango da goizetik Kale Nagusian eta Musika Plazan. 

Askotariko produktuak salduko dituzte, besteak beste, gorputzerako kremak, patxarana, kontserba latak, eztia, gozokiak nahiz opilak. Nafarroako gastronomiaren zertzeladak herritik mugitu gabe dastatzeko aukera izango da asteazkeneko azokan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide