Aldabe-Azpirozek jokatuko dute Zarauzko erremonte txapelketako finala Ansa II-Juanenea bikotearen aurka

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 4a, 11:00

Aritzbatalden jokatuko dira gaurko erremonteko finalak.

Gaur, 18:00etan, jokatuko dira Jai Alai Zarautz erremonte sariko finalak Aritzbatalde frontoian. 

Ostiralean eta larunbatean finalerdiak jokatu eta gero, gaur arratsaldean jokatuko dira Zarauzko Aritzbatalde frontoian Jai Alai Zarautz erremonte txapelketako finalak. 18:00etan hasiko da jaialdia. Lehenbizi B multzoko finala jokatuko dute eta A multzokoa ondoren.

Atzo arratsaldean jokatu zuten bi multzoetako finalerdien bigarren jardunaldia. A multzoan, Aldabe-Azpiroz eta Urriza-Larrañaga bikoteak neurtu ziren. Aldabe-Azpiroz bikoteak irabazi zuen lehen jokoa, 13-15 emaitzarekin. Urrizak eta Larrañagak berdinketa lortu zuten, bigarren jokoa 15-7 emaitzarekin irabazi ondoren. Berdinketa hausteko set laburrean, 2 eta 8 irabazi zuten Aldabek eta Azpirozek eta, hala, gaur arratsaldeko final handirako txartela eskuratu zuten. Zarauzko txapelketari amaiera emango dion partidan Ansa II.a eta Juanenea izango dituzte aurkari.

Atzoko jaialdiari hasiera eman zion B multzoko partidan, Goikoetxea V.ak eta Martirenak  bi jokotan irabazi zieten Segurola eta Zubiriri (14-15, 9-15). Gaurko finalean, jaialdiako lehen partidan, Gurrutxaga eta Zaldua izango dituzte aurkari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide