Eguraldi dotorearekin jokatu dituzte ETE eta KAE1 ligetako estropadak gaur arratsaldean Orioko errioan. 15:30ean abiatu dira emakumeak, eta 16:00etan gizonak, eta Zarautz Gesalaga Okelaneko neska-mutilek gogor lehiatu dute erlojuaren aurkako lehian.
Emakumetan laugarren izan da ZAEko trainerua. Bandera, berriz, lehiatua egon da, segundo bakarragatik ez baitu irabazi hori Zumaia Deltecok. 10:52 egin dute zumaiarrek, eta 10:51, Astillerok.
Hain zuzen, Astillero da lider sailkapen orokorrean, 75 punturekin. Zumaiak 72 ditu, eta Zarautz da hirugarren, baina oso atzean, 58 punturekin.
Hurrengo jardunaldia hilaren 10ean izango dute, Ondarroan (Bizkaia).
Gizonetan, berriz, San Juanek eraman du Orio Kanpina bandera, gainerako taldeei sekulako aldea aterata –San Juanek 19:54 denboran burutu du erlojupekoa, eta bigarren izan den Arkotek, 20:23 denbora egin du–. Zumaiak gertu izan du bigarren postua, 20:24 denbora eginda, eta Zarautz, berriz, seigarren izan da.
Orio B taldeak lan ona egin du, eta zortzigaarren izan da etxean, Deustorekin berdinduta –20:46:46 egin dute bizkaitarrek, eta 20:46:77, oriotarrek–.
Sailkapen orokorrarri dagokionez, seigarren da Zarautz.o
Hondarribian (Gipuzkoa) izango dute hurrengo lehia, abuztuaren 11n.