Oria ibaian izango dira Zarauzko traineruak asteburuan

Erredakzioa 2024ko abu. 3a, 12:00

Enbata Pasaiko estropadan. (Bermeo Arraun Argazkiak)

Orioko estropada egunean lehiatuko dira gizonak nahiz emakumeak.

KAE1 eta ETE ligetako estropadak jokatuko dituzte gaur Zarauzko arraunlariek. Emakumeen ligari dagokionez, 15:30etan izango dute lehia; gizonezkoek, aldiz, 16:00tan izango dute arraun saioa.

ETE ligako 10. jardunaldian, Hernaniko III. Bandera izango da jokoan. Tanda bakarreko lehia izango da eta zortzi traineruek hartuko dute parte. Bi luzetara eta ziaboga batekin izango da.

KAE1 ligako 9. jardunaldian, aldiz, VI. Orio Kanpina Bandera izango da jokoan. Hamabi traineru lehiatuko dira bi tandatan, lau luzetara eta hiru ziabogarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide