Los40 Summer Live-ko jaialdiak geldialdia egiten zuen atzo Zarautzen bosgarren aldiz. Festa, arratsaldeko 21:00etan hasi zen eta goizeko 01:00ak inguru amaitu zen. Espainia mailako hamahiru artista ospetsuenak oholtza gainean egon ziren kontzertuak ematen. Horien artean, Noan abeslari zarauztarrak bere abestiak abestu zituen herritarren aurrean. Malekoia bete egin zen eta Damako zabalgunea dantzan jarri zuten. Gainera, jendea hondarretatik ikustera ere animatu zen ekitaldia ez galtzeko asmoz.