Herriko hiru emakume olinpikoak elkarrekin, Jokoen atarian

Jabi Gonzalez Toston 2024ko abu. 4a, 11:00

Aurreko astean abiatu ziren Olinpiar Jokoak eta parte hartzaileen artean izan da Nadia Erostarbe surflaria. Haren aurretik, Ainhoa Murua eta Karmele Makazaga ere aritu ziren. GUKAstetak elkarrizketa egin zien hirurei Jokoen atarian.

GUKAsteako harpidedunek Zarauzko hiru emakume olinpikoei egindako elkarrizketan Olinpiar Jokoez eta emakume kirolariek egindako bideaz hitz egin dute, besteak beste. Nadia Erostarbe azken aste honetan lehiatu da Tahiti irlako kostan eta munduko olaturik ospetsuena montatzeko aukera izan du Teahupo'on. Izan ere, surflari zarauztarraren Jokoetako estreinaldia final laurdenetan amaitu da, Tatiana Weston-Webb brasildarraren aurka lehiatu ondoren.

Hala ere, merezimenduzko diploma Olinpikoarekin eta parte hartze txalogarriarekin itzuliko da herrira. Honez gain, Olinpiar Jokoetako bosgarren postua harrotasunez lortu du.

Bideo-elkarrizketa GUKAsteka Zarauzko astekari digitaleko bosgarren zenbakian dago ikusgai. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak. kirola Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide