Patxi Zaporraren LVIII. Oroimenezko pilota txapelketari eman diote hasiera, eta abuztuaren 8ra arte iraungo du. Ostegunean jarraitu zuten kanporaketekin. Lehen partidan, Eskudero eta Urruzola aritu ziren Obregozo eta Ortiz de Urbinaren aurka; garaipena lehen bikotearentzat izan zen, 22-13 emaitzarekin.
Bigarren partidan, Barandiaran-Esnaola eta Jara-Aranburu kantxaratuko dira Frontoi Txikira, final-laurdenetako azken partida jokatzera. Lehen bikoiteak irabazi zuen finalerdietarako pasea, 22-20 emaitzarekin.