Udalak Saharako haurrei harrera egin die

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 2a, 12:00

Uda igarotzera etorri diren haur sahararrei eta hauen harrerako familiei ongietorria eman zien atzo udaletxean.

Zarauzko Udalak, Oporrak Bakean egitasmoaren barruan, uda pasatzera etorri diren haur sahararrei ongietorria eman zien atzo udaletxeko batzar aretoan. Xabier Txurruka alkatearen eskutik abiatu zen haurrei eta haien harrerako familiei egindako harrera: "Sahararentzat ez dira betiko garai onenak baina beste urte batez hemen hartzen zaituztegu besoak zabalik". Gainera, udaletxeko beste alderdietako ordezkariak ere bertaratu ziren ongietorria ematera. Uda igarotzera etorri diren bi haur Zarauzko familietan daude, bat Orion eta beste bat Getarian. Gainontzekoak, Tolosaldeko familietan.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide