- Everything is romantic (Charli XCX)
Abesti honek gure bizitzetako alderdi arruntenetan edertasuna eta erromantizismoa aurkitzeko aukera dagoela irudikatzen du. Nostalgia eta soiltasun sentsazioak pizten dizkidate. Hyperpop eta soinu elektronikoetan murgilduta, amodioa ez dela keinu handi edo berezietan soilik mugatzen manifestatzen du. Maitasuna gure egunerokotasunean aurki daiteke, gure bizitza osatzen duten pertsonez inguratuta zaudenean.
- Verdadero (Natalia Lacunza)
Egia aurkitzeko desiraz hitz egiten du. Gure gizartea faltsukeriek sortutako ilusioz beteta dago. Horregatik, gardentasuna bilatzeko nahia aldarrikatzen da abestian. Pertsonak beti saiatzen gara gure benetako ni-a besteen baitan eraikitzen, baina itxurakeriak utzi eta maskararik gabe bizitzea da egokiena. Horrela, gizarte zintzo bat osatuko genuke, oraingoaren guztiz aurkakoa.
- Call it what you want (Taylor Swift)
Garai zail batetik berreskuratzearen egoera aurkezten digu abeslariak. Segurtasuna galtzea iradokitzen du. Pertsona guztioi gertatzen zaigu. Gizartearen begiek ezarritako roletan sartzen ez bazara, ziurtasun eza nabarmentzen da. Horregatik, askotan errealitatetik maite duzun jendearekin “Ihes” egitea beharrezkoa dela baieztatzen du. Indar pertsonala benetako maitasunarekin sendotzen da eta iritzi publikoa gainditzen da.
- Paint the town red (Doja Cat)
Norberak bere burua onartzearen eta gizarte itxaropenen aurka egiteko manifestua da. Abeslariak, ospearen edo boterea edukitzearen ondorioz, jarrera arduragabeak edukitzeak axola ez dioela esaten du. Gaur egungo “lider” guztiekin lotzen dut kanta hau. Besteen errebeldekerien ondorioz mugatuta bizitzea amesgaizto bat bihurtzen da. Hori dela eta, gure borondatearekiko leial jokatu behar dugu inongo moldaketarik egin gabe.
- You should see me in a crown (Billie Eilish)
Konfiantzaren garrantzia goraipatzen du. Koroa sinbolo gisa erabiliz, iraultzeko eta botere posizio bat hartzeko ideiarekin jolasten du. Abestiak, autoestimuaren eta besteen pertzepzioaren gaiak ukitzen ditu. Besteek gure bizitzetan daukaten eraginaren lehentasunaz ere hitz egiten du. Ezinbestekoa da banakotasuna eta autoafirmazioa izatea, bestela, beste norbaitek bururatutako bizitza biziko duzu.