Haizeak eta olatu handiek bigarren aldiz galarazi zuten emakumeak surfeko hirugarren jardunaldian lehiatzea. Parisko Olinpiar Jokoetako egitarauaren arabera, emakumeek gaur jokatuko dituzte hirugarren jardunaldia eta final-laurdenak. Izan ere, harridura ikur batez adierazi dute ordua, beraz ez dago guztiz zehaztuta gaur lehiatuko direnik.
Zarauzko Surf Elkarteak antolatuta, zuzenean emitituko dute lehia gaur gauean, 21:24etan hain zuzen, Borghetto aurrean. Zarauztarrak kanporaketak gainditzen baditu, zuzenean final-laurdenetara igaroko da. Horiek 02:00etan jokatuko dituzte.