'Artea eta Diseinua' zikloaren laugarren saioa egingo dute gaur Photomuseumen

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 2a, 09:30

Cas Holman. (Utzitako)

Zikloaren laugarren saioan Cas Holman jostailu diseinatzaile estatubatuarraren lana aztertuko dute. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, kultur hedapenerako Gela programaren barruan, gaurko saioa Artea eta diseinua zikloaren laugarren saioa izango da. Profesionalek garatutako lan eta ahaleginak aztertzen dituzte eta proiektu berri bakoitzari nola heltzen dioten ezagutarazten dute. Egileen aspektu biografikoak ere lantzen dira.

Gaur, Cas Holman, Heroes Will Rise jostailu-konpainia sortzailearen lana aztertuko dute. Haurrak eta helduak modu sortzailean jolasteko tresnak eta objektuak diseinatzen ditu. Berak egindako sorkuntzen artean, Rigamajig da ospetsuena. Eraikuntza-kit bat da, eskuz jolasteko eta ikasteko erabili daiteke. Piezak, oholak, torlojuak, sokak, eta poleak ditu haurrek modu intuitiboan tresnekin eraikitzen ikasteko.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide