Zarauzko Txapelketa ekitaldi berezi da udako golf-garaian. 103. edizioa da hau, eta bere palmaresen artean izen ospetsuak daude, besteak beste, Jose María Olazábal, Ignacio Garrido, Adri Arnaus, Tania Elosegui eta Carlota Ciganda. Txapelketaren tradizio luzeari eta Zarauzko zelaiaren berezitasunei esker, txapelketa hau ezinbesteko hitzordua da inguruko jokalarientzat.
Partaidetza oso erakargarria aurreikusten da aurtengo edizioan. Partehartzaileen artean, Cayetana Fernandez Garcia-Poggio jokalari madrildarra nabarmentzen da (Munduko Ranking Amateurraren 23. postuan sailkatua). 5,9ko handicap negatiboarekin, Espainiako Golfean etorkizun handiena duen pertsonaietako bat da. Martina Lopez Lanchares edo Fernanda Gorostiaga euskal jokalariak ere lehiatuko dira txapelketan.
Gizonezkoen parte-hartzeari dagokionez, Pablo Perez, Iñigo Aguirre, Jaime Romeral edo Iñigo Arnaez dira handicap baxuenak dituzten jokalariak. Bertako jokalariei erreparatuz, Eduardo Larrañaga eta Pablo Rodriguez Camino (Jaizkibelgo Zirkuituan irabazi berria), irabazlearen kopa etxean gera dadin saiatuko dira.
Irabazleek klubeko tauletan izena emateko eskubidea izango dute, bertan txapelketaren historiaren parte izango baitira.
Lehiaketa abuztuaren 2tik 4ra bitartean jokatuko dute. Larunbateko jardunaldia amaitu ostean, lehen 44 jokalariak sailkatuko dira; igandean jokatuko dute azken kanporaketa. Igandeko partida nagusiak 14:30ak aldera hasiko dira.