Bihartik hasi eta hilaren amaiera arte, tiobiboak izango dira Munoa plazan. Urtero bezala, haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako hainbat atrakzio jarriko dituzte, herritar eta bisitari ororen gozagarri.
Barrakek eguneroko ordutegia 17:00etatik 00:00etara izango da; ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan, berriz, 01:00etara luzatuko dute itxiera ordua. Amabirjinetan, abuztuaren 15ean eta 16an, berriz, 17:00etatik 02:00era zabalduko dute.