Antzerkia Familian programako ikuskizunak atari zabalean eskainiko dituzte udan; guztira doako sei emanaldi hileko ostegunetan, 19:00etan, Villa Manuelako frontoian. Hain zuzen ere, Trotamundos Konpainiako Mailen Mansillak eta Luciano Mezzoterok eskainiko dute gaurko ikuskizuna, Finito infinito izenekoa. Ikusle guztientzako dago egina eta eszenaratze zirkularra du. Gutxi gorabehera 50 minutuko iraupena izango du. Zirkuaren, antzerki fisikoaren eta dantzaren fusioa eginez, zirkulartasunaren gaia landuko dute umorea galdu gabe.