'Bikeriders' eta 'Koati' filmak emango dituzte asteburuan Modelon

Julene Sorarrain 2024ko abu. 2a, 09:00

Bederatzi saio eskainiko dituzte gaurtik hasi eta asteartera arte.

Bi film emango dituzte Modelon asteburu honetan: Bikeriders. La ley del asfalto eta Koati, hain zuzen ere. Lehenengoa, 60ko hamarkadan girotuta dago. Los Vándalos motozale klub batek gora egiten jarraitzen du. Hamarkada baten zehar, kluba bertakoak biltzeko lekua izatetik, talde beldurgarriagoa izatera igarotzen da, jatorrizko taldearen bizimodua mehatxatuz.

Koati, aldiz, haurrei zuzenduta dago. Koatik ustekabeko hiru heroi ditu protagonista: Nachi, espiritu libreko koatia, Xochi, tximeleta monarka ausarta, eta Pako, igel hiperaktiboa. Elkarrekin abentura bati ekingo diote, Zainak, suge gaizto batek, bere etxea suntsi ez dezan.

Abuztuak 2, ostirala
19:00. Bikeriders. La ley del asfalto

Abuztuak 3, larunbata
18:00. Bikeriders. La ley del asfalto
20:30. Bikeriders. La ley del asfalto

Abuztuak 4, igandea
16:45. Koati
19:15. Bikeriders. La ley del asfalto

Abuztuak 5, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Bikeriders. La ley del asfalto
19:30. Bikeriders. La ley del asfalto

Abuztuak 6, asteartea
17:30. Koati
20:00. Bikeriders. La ley del asfalto

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide