Nadia Erostarbe ez da lehiatuko Jokoetan ostegunera arte

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 31a, 13:00

Nadia Erostarbe Olinpiar Jokoetako bigarren jardunaldian, Teahupo'on. (utzitakoa)

Eguraldi txarra dela eta, emakumezkoen hirugarren surf txandako jardunaldia bertan behera utzi behar izan dute. Olinpiar Jokoen antolatzaileek iragarri dute ez dela probarik jokatuko bihar arte, gutxienez.

Nadia Erostarbe eguraldia noiz hobetuko den zain dabil, izan ere, berriro atzeratu dute hirugarren jardunaldia eguraldi txarraren ondorioz. Erostarbek inolako arazorik gabe gainditu zuen lehen txandako lehia, 13.83 punturekin (8.33 eta 5.50), batez ere, ongi menderatutako tutu eder bati esker.

Parisko Olinpiar Jokoetako surf probaren antolatzaileek atzeratu egin behar izan dute lehiaketa,  ekaitz gogorrak euria eta haizea ekarri dituelako Teahupo 'o-ko kostara. Atzo eta gaur lau metro baino gehiagoko olatuak apurtzen ari dira, baina haize zakarraren ondorioz, ez dago txapelketa ospatzeko aukerarik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide