Patxi Zaporraren LVIII. Oroimenezko pilota txapelketari eman diote hasiera, eta abuztuaren 8ra arte iraungo du. Lehen partidan, Juaristi-Juaristi eta Orbegozo-Altuna aritu ziren elkarren aurka; garaipena lehen bikotearentzat izan zen, 22-5 emaitzarekin. Bigarren partidan, Olaizola-Aranguren Bidezabal-Iraeta bikotaren aurka lehiatu ziren, eta garaipena azken hauentzat izan zen, 21-22 emaitzarekin.
Bigarren jardunaldia bihar jokatuko dute. Escudero eta Urruzola Orbegozo eta Mitxelenaren kontra jokatuko dute lehen partidan. Jarraian, Barandiaran-Esnaola eta Jara-Aranburu kantxaratuko dira Frontoi Txikira, final-laurdenetako azken partida jokatzera.