Moila biziberritzeko borondatez, Zarautz Arraun Elkarteak kukaña eta ur jolasen saioak antolatzen ditu uztailean eta abuztuan zehar, betiere itsasgora egokitzen den ostegun arratsaldetan. Aurreikuspenen arabera, biharko zehaztuta zuten hitzordua, baina mareak gorabehera nahasiak izaten ari da azkenaldian, eta datorren astera atzeratzea erabaki du ZAEk.
Gauzak horrela, bihar egitekoak ziren kukaña eta ur jolasak abuztuaren 8an egingo dituzte, 17:00etan hasita. Ondoren, udako denboraldia bukatzeko, abuztuaren 22an egingo dute azken saioa; itsasgorak laguntzen badu, noski..