Neu Troia taldearen indie doinuek bilduko dute Arranopola

Aritz Mutiozabal 2024ko uztailaren 31

Zarauzko laukoteak bihar ariko da zuzenean Arrano kanpoko agertokian, 20:00etatik aurrera, bere lehen diskoa aurkezten.

Giro ameslari zein malenkoniatsua sortuko du Neu Troia laukoteak, biharko Arranopola egitasmoan. Gitarra akustikoaren soinutik abiatzen da musika taldea, jarraian indie jostalari eta barnerakoia proposatzeko. Proposamen ezberdina entzuteko parada izango da zuzenean aste honetan, 20:00etatik aurrera, Musika Plazan, Arranoko terrazan.

Iruñean jaio eta Donostiara bizitzera joan zenean hasi zen Julen Azkona bakarlari bezala. Zenbait EP kaleratu eta gero, Gorka Gabilondo teklatu-jotzailea, Xabier Matxain gitarrista eta Iker Vazquez bateria-jotzailea batu ziren proiektura, betetasun eta geruza berriak erantsiz. Hala, Neu Troia taldeari bide eman zioten Zarautzen eta aurten, joan den martxoan, Arriskuaren Xarma izeneko lehen lan luzea eman dute argitara. Guztira, hamar abesti jaso dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide