Zarauzko Kirol Elkarteko Areto Futbol taldeak deialdia egin du, 2024-2025 denboraldirako entrenatzaile berri baten bila. Elkarteak azaldu duen bezala, aurreko urtera arte Imanol Rodriguez izan da entrenatzailea, eta aurtego denboraldia, aldiz, "elkarri laguntzen" atera dute aurrera.
Baldintzen artean, astean bi entrenamendu egingo direla zehaztu dute, astelehenetan eta asteazkenetan. Asteburuetan, partido bat jokatuko dute; orokorrean larunbat arratsaldetan edo ostiral arratsalde-gauetan dira hauek. Entrenatzailearen postua, hasiera batean denboraldi bakar baterako behar dutela adierazi dute, baina '"dena ondo joanez gero", berritzeko aukera egongo litzatekeela azpimarratu dute. Informazio gehiagorako, aretofutbola@zke.eus helbidera edo taldearen Instagrameko kontura idatzi daiteke.