Bosgarren aldia da Los40 Summer Live-ko jaialdiak geldialdia egiten duela Zarautzen. Ostegunean arratsaldeko 21:00etan hasiko da eta goizeko 01:00ak arte iraungo du. Uda sasoiko ekitaldi nabarmenetako bat bihurtu da eta, aurtengoa ere arrakastatsua izatea aurreikusten dute. Jasangarritasunaren lelopean, moldaketa ugari egin ditu Zarauzko Udalak herria garbi mantentzeko eta zerbitzu publikoaren erabilera sustatzeko.
Leire AranaJai eta Ekitaldien zinegotziak azaldu duenez, tren zerbitzu bereziak antolatu dituzte gaueko 00:00etatik goizeko 05:00etara, Donostia eta Zumaia bitartean. “Beste herrietatik datozen pertsonak modu jasangarrian etortzeko aukera izango dute eta Zarauzko herritarrak oinez gerturatuko dira Damako musika gunera”.
Gainera, Josu Ortega Los40 irrati kateko Euskadiko koordinatzaileak honako hau komentatu du: “Zarauzko Udalaren laguntzarekin, hainbat edukiontzi jarriko ditugu zabalgunean zehar. Ondoren, zabor guztia pilatuko dugu eta bira amaieran kilo edo tona kopuruak jakinaraziko ditugu”.
Zarautzera itzultzea "plazer handia" dela adierazi du irrati kateko koordinatzaileak, eta Zarauzko Udalari eskerrak eman dizkio haiengan jarritako "konfiantza guztiarengatik”. Musika zuzenean egiteak garrantzia du eta horregatik, aurtengo ikuskizunen zerrenda “potentea” dela azpimarratu du. Bestalde, eszenaratzeari dagokionez, “urtero eraberritzen saiatzen gara. Kamio bat daukagu, oholtzan bihurtzen dena. Aurtengoa handiagoa da, argitasun gehiago dauka eta pantaila ugari ditu. Ikusgarria da”.
Abeslari gonbidatuak
Viccok urte asko daramatza industriari lotuta abeslari eta konpositore gisa. Hala ere, bere ibilbidearen inflexio puntua Benidorm Fest jaialdiaren bigarren edizion parte hartzeari esker etorri zen. Ordutik, ez da gelditu ere egin. Los 40 kateko zerrendaren lehen postua lortu zuen Nochentera abestiarekin.
Soge Culebrak 18 urte ditu. Musikarako talentu handia dauka eta berezko ezaugarriak dituen artista bat bihurtu da. Youtubeko bideoekin lortutako arrakastaren ondorioz lortu zuen ospea eta 541.000 jarraitzaile ditu sare sozialetan.
Bombai taldea Javi Fernandez, Vicente Cervera eta Ramon Garciak osatzen dute. Pop, rock eta reggae generoetan murgiltzen dira. Bere abesti entzunenetako bat Solo Si Es Contigo da.
Blanca Sol izenarekin eman zen ezagutzera 2020an, baina egun La Beba izen artistikoarekin jarraitzen du. Bere abestiak, Telecinco kateko La Isla de las Tentaciones telesaioan agertu dira. Horregatik, oso entzunak bihurtzen ari dira.
Ruslana, Operacion Triunfo telesail arrakastatsuan azaldu zen. Espainia guztitik kontzertu ugari eman dituzte. Orain, bere abestiak argitaratzen ari da eta beraren edizioko entzunenetako bat bihurtzen ari da. Pertsonalitate berezia du eta horrek bereizten dio oholtza gainean.
Walls, artista berrien generazioan azaldu da. Hasieran, rap generoa erabiltzen zuen bere abestietan. Polo Nandezek sari ugari eskuratu ditu eta 9 milioi erreprodukzio ditu Spotify plataforman. Paula Koopsek 500.000 jarraitzaile ditu Spotify plataforman. Gaurkotasunean murgilduta dago.
Lemot talde galiziarrak beraien soinu tradizional eta organikoak erabiltzen ditu abestietan. Euskaldunen artean nahiko entzuna bihurtzen ari da. Gainera naturaren maitatzaileak dira. Ela Taubert momentuko zerrendak lideratzen ari da eta irratitik haratago birala bihurtzen ari da. Milioika erreprodukzio eta jarraitzaile ditu. Mayok, Operacion Triunfo telesaian ere parte hartu zuen. Eszenaratze segurua du eta gaur egungo pop erreginak ditu erreferentzi gisa.
Charlie USG madrildarrak ikaragarrizko igoera izan du. Madrilgo metroan eta plazetan hasi zen jotzen. Gaur egun, Dani Fernandez, Morat edo Pole abeslariarekin kolaboratu du. Latido Donostiako taldea da, eta lau lagunek osatzen dute: Telmo Casal, Niko Brocal, Unai Arrunbarrena eta Marco Holznerrek. Beraien musika, soinu modernoz eta energetikoz osatuta dago.
Azkenik, urtero bezala, Dani Alvarez egongo da dj bezala. Zarauzko ikusleen energiak festaz beteko ditu jaialdia jendearentzat zerbait ahaztezina izateko.
Zarauztarrak jaialdian
Aurreko urtean izandako arrakastaren ondorioz, Amaia Jacksonen parte hartzea ere nabarituko da jaialdian. David Alvarezekin batera, ekitaldiaren klimax-a mantentzeaz arduratuko dira ikusleak festa giroan murgiltzeko. “Plazer bat da niretzat. Lehengo urtekoa ikaragarria izan zen. Esperientzia berria eta oso berezia da niretzat”, azaldu du Jacksonek. Gainera, “artista bat” bezala sentiarazi zela adierazi du.
Horrez gain, Noan abeslaria ere oholtza gainean egongo da. “Sare sozialen bidez eskakizun ugari izan genituen ikusleek Noan oholtzan ikusi nahi dutelako”, azaldu du Ortegak.