Danda Gazte Asanbladak Udanda egitasmoarekin jarraitu zuen larunbatean Futbol 7 txapelketa mistoarekin. Lehiaketa 10:30ean egin zuten Astiko kirolgunean, eta partidak jokatu ondoren, parrillada bat antolatu zuten jokalarien artean, eguna biribiltzeko.
Programaren barruan, asanbladak irteera bat antolatu du Pagoetara abuztuaren 1etik 2ra bitartean. Abuztuaren 15ean, aldiz, volley txapelketa egingo dute Desertu txikian eta ekintza honekin emango diote amaiera egitarauari. Informazio gehiagorako, beraien Instagrameko perfilera jo daiteke; bertan publikatuko dituzte zehazkizunak egun hauetan.