Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko auzotarrek festen atarikoa egingo dute larunbatean. Mus eta puzzle txapelketak antolatuko dituzte jai giroan murgiltzen hasteko. Mus txapelketa 15:30ean hasiko da eta auzoko tabernetan zehar arituko dira lehian. Final laurdenak, final erdiak eta finala Sagasti Plazan burutuko dira. Puzzle txapelketa, berriz, 16:00etan hasiko da Sagasti Plazan.
Puzzle txapelketan izena aurrez eman beharko da eta partaideek azkenportua@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Izen ematen duen talde edo norbanako bakoitzak 12 euro ordaindu beharko du. Gainera, talde kopuru eta adin mugarik ez dago, baina 25 taldek soilik hartu dezakete parte. Puzzlea azkarren amaitzen duenak, Gure Mixtura jatetxean bi lagunentzako afaria eta garaikurra irabaziko ditu; bigarren saria Manuela tabernan bi lagunentzako afaria izango da; hirugarrena, Tivoli tabernan bi lagunentzako afaria; eta laugarrena, Basarrin afaria birentzat.
Mus txapelketari dagokionez, bikoteek egunean bertan izena eman beharko dute 15:30ean, Sagasti Plazan. Parte hartu ahal izateko, 10 euro ordaindu beharko dira. Irabazleek txapela eta Izetan birentzako afaria eskuratuko dituzte; bigarren geratu direnentzat, garaikurra eta Zubi Ondon bi lagunentzako afaria izango dute; hirugarrengo bikoteak Naparrak tabernan birentzako afaria; gutxienez emakume batez osaturiko bikote onenak Iruña tabernan bi lagunentzat afaria eta garaikurra lortuko dute; eta auzoko bikote onenak Itxas-Berrin bi lagunentzat afaria eta garaikurra eskuratuko dute.