Nadia Erostarberen surfaldia zuzenean emango dute gaur Modelon

Aritz Mutiozabal 2024ko uzt. 27a, 14:15

Tahitin dira guztiak Espainiako selekzioarekin. (Espainiako Surf Federazioa)

23:30etik aurrera hasiko dira ematen Olinpiar Jokoetako surf probako lehen jardunaldia; sarrera doakoa izango da. Zarauzko surflariak 02:00 aldera lehiatuko duela aurreikusten da.

Nadia Erostarbe surflari zarauztarra gaur hasiko da lehian Parisko Olinpiar Jokoetan. Teahupooko uharrian da jada (Tahiti, Polinesia Frantsesa), eta atzoko aurkezpen ekitaldian ere azaldu zen Andy Criere eta Janire Gonzalez Etxabarrirekin batera. Hori horrela, Zarauzko Udalak etxeko kirolaria zuzenean ikusteko aukera eskainiko die herritarrei, 23:30etik aurrera, Modelo aretoan, doako sarrerarekin.

Zortzi txandaz osatuta egongo da gaurko jardunaldia, eta bakoitzean hiruna surflari ariko dira nor baino nor. Erostarbe azken aurrekoan izango da, zazpigarrenean; ikuspenen arabera, hemengo 02:00 aldera edo. Gonzalez Etxabarri, berriz, bigarrenean ariko da.

Lehen sailkatua zuzenean pasatuko da final-zortzirenetara eta beste biek bigarren aukera bat izango dute. Final-zortzirenetatik aurrera buruz burukoak izango dira kanporaketak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide