Marek Oliver gaztearen argazkiek ikusmin ederra piztu ondoren, Joxe Mari Zabalegi margolari zarauztarra da orain Ipar kaleko Lukas ardotegian. Aste honetan zabaldu berri du erakusketa, eta abuztuaren 23ra arte bisitatu ahal izango da. Zabalegik mostran paratu dituen koadroetan, besteak beste, bertako itsas paisaiari eman dio protagonismoa.