Bizkai aldera egingo dute Zarauzko traineruek asteburuan

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 27a, 09:00

Zarauzko Enbata.

Santurtzin izango dute gaur estropada gizonek, eta Erandion bihar emakumeek.

KAE1 eta ETE ligetako estropadak jokatuko dituzte asteburu honetan Zarauzko arraunlariek. Gizonek gaur izango dute arraun saioa; emakumeek, berriz, bihar.

Santurtziko 45. ikurriña izango da gaur jokoan Bizkaiko herrian. Lineako estropada izango, lau kalerekin, lau luzetara eta hiru ziabogarekin. 14:25ean ekingo diote lehiari.

Denboraldiak aurrera egin ahala, zertxobait beherantz egin du Enbatak. KAE1 ligaren hasieran, sailkapeneko bigarren postuan egon ziren zarauztarrak. Emaitza onak ez dira errepikatu –seigarren egin zuten pasa den astean Pedreñan jokatutako estropadan–, eta sailkapen orokorreko bosgarren postuan kokatu dira.

Emakumeak Erandion

Zarauzko Arraun Elkarteko emakumeek bihar izango dute ETE ligako estropada, Erandion (Bizkaia). Erandioko 37. Bandera izango da jokoan. Goizeko 11:00etan hasiko dute lana, eta erlojupeko estropada izango da biharkoa.

Denboraldi osoan erregulartasuna erakusten ari dira zarauztarrak. Pasa den asteburuan bigarren postu bikain bat lortu zuten Marina de Cudeyo banderan, Pedreñan. Sailkapenean, berriz, hirugarren postuan jarraitzen dute urdinek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide