Bill Viola bideo-artista izango dute gaur gogoan Photomuseumeko Gelan

Juan Luis Romatet 2024ko uzt. 26a, 09:00

Bill Viola.

Duela bi aste hil zen New Yorkeko bideo artista eta zinema zuzendaria, eta hari eskaini diote Gelako gaurko programazioa.

Bill Viola (1951-2024) ikus-entzunezkoen munduan bitarteko elektroniko berriak erabiltzen dituzten artisten belaunaldian eragin handiena izan duen pertsonetako bat izan da. Horregatik, arte jarduera honetan utzitako arrastoa dela eta, bere lana izango dute gaur hizpide Zarauzko Photomuseumeko Gela programan. 18:00etan hasiko da saioa. 

Bideo instalazioak, entzumen giroak eta performanceak biltzen ditu Violaren lanak, eta, Photomuseumek nabarmendu duenez, "giza izaeraren inguruko esperientziak eta kezkak jorratzen ditu, hala nola jaiotza, heriotza eta kontzientzia". 

New Yorkeko sortzailea zendu berriak, bere unibertso propioa eraiki zuen eta bizitzako galdera handiei erantzuteko bideo-artea erabili zuen antzinako maisuak omenduz. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide