Zarautzera iritsi da EuskarAbentura

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 24a, 18:30

Egitasmoko parte hartzaileak eta ordezkari publikoak. (Mireia Galarza Bastida)

Txurrukak adierazi nahi izan die gazteei Zarautzen "euskara bizi" dutela eta "euskaraz bizi" direla, eta horregatik "ongietorririk beroenak" eman dizkie egitasmoko parte hartzaileei.

Uztaila hasieran hasi zuten 127 gaztek Euskal Herria oinez eta euskaraz zeharkatzen duen EuskarAbentura ekimena. Uztailaren 31ean emango diete amaiera ibilaldiari Getxon, eta bertan amaitu aurretik Zarautzen egin dute geldialdia. 

Gazteei ongietorria egin diete Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Irune Urbieta Gaztedia eta Euskara zinegotziak, baita Miren Saratxaga Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak eta Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoen sailburuak ere. Txurrukak adierazi nahi izan die gazteei Zarautzen "euskara bizi" dutela eta "euskaraz bizi" direla, eta horregatik "ongietorririk beroenak" eman dizkie egitasmoko parte hartzaileei. Eta zera gehitu du: "Ez da lehen aldia proiektu hau babesten duguna, horregatik aurrerantzean behar bagaituzue ere hemen eongo gara". Melgosak, bere aldetik, "gazteei esperientzia aprobetxatzeko" eskatu die, bai lagunak egin, euskaraz hitz egin eta Euskal Herriko paisaiez gozatuz. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide