Lau Arroa Txapelketan lehiatuko dira bihar Gesalaga, Osa eta Zumeta

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 24a, 11:30

Maddi Gesalaga 125eko errektangularra altxatzen (Ibon Errazu)

 Santio Erreka auzoan izango da kanporaketa, 12:30etik aurrera, eta guztira, hamabi jasotzailek hartuko dute parte.

Santio Egunarekin batera, Lau Arroa emakumezkoen txapelketa jokatuko dute bihar eguerdian Aiako Santio Erreka auzoan. Kanporaketa proba izango da, eta hamabi harri jasotzailek parte hartuko dute bertan, tartean eskualdeko batzuk: Olaia Esnaola azpeitiarrak; Maddi Gesalaga, Ainitze Zumeta eta Lierni Osa zarauztarrek; eta Elene Ostolaza eta Udane Ostolaza oriotarrek.

Hamabi harri jasotzaileek lau arroako –50 kiloko– harriekin egin beharko dituzte lanak. Hain zuzen ere, bina minutuko tartean ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiete zilindroari, kubikoari eta bolari. 12:30ean hasiko da kanporaketa, eta lehenengo sailkatzen diren lau harri jasotzaileak igaroko dira finalera. Finala Aian izango da abuztuaren 10ean. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide