'Fly Me to the Moon' eta 'Twisters' filmak eskainiko dituzte Modelon datozen egunotan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uzt. 25a, 09:00

Gaurtik datorren asteazkenera bitartean eskaintza bikoitza izango da egunero. Aste barruko jai egunetan eta igandean, joan den asteburuan eman zuten Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda ikus-entzunezkoa ikusgai izango da, gainera.

Zinemara joateko aukera zabala eskainiko du Modelo aretoak datozen egunotan; izan ere, gaur hasi eta datorren asteko asteazkena arte bi film emango dituzte egunero. Guztira, hiru film izango dira ikusgai: joan den astean eman zuten Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda,Twisters eta Fly Me to the Moon.

Fly Me to the Moon filmari dagokionez, bihartik aurrera emango dute. Asteartea arte izango da ikusgai eta 1969an dago girotuta, Apolo 11 espazio-ontzi estatubatuarraren ilargiratze historikoaren bueltan. Misioaren garrantziaz jabetuta, Etxe Zuriak ilargiratze faltsua simulatzeko agindua emango du eta Kelly Jones publizista kontratatuko du horretarako. Scarlett Johansson aktore entzutetsuak gorpuztuko du Jones, baina Hollywoodeko aurpegi gehiago ere ikusteko aukera izango da pantaila handian: Channing Tatum eta Woody harrelson, besteak beste.

Twisters, berriz, egunero izango da ikusgai asteazkena arte, igandean salbu. Kate Cooper ekaitz ehiztari ohia izango da ikus-entzunezkoaren protagonista, eta, lagun baten deia jasotzean aspaldiko lanetara itzuliko da.

Uztailak 25, osteguna
16:45. Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda
19:15. Twisters

Uztailak 26, ostirala
17:30. Twisters
20:00. Fly Me to the Moon

Uztailak 27, larunbata
18:00. Twisters
20:30. Fly Me to the Moon

Uztailak 28, igandea
16:45. Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda
19:15. Fly Me to the Moon

Uztailak 29, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Fly Me to the Moon
19:30. Twisters

Uztailak 30, asteartea
18:00. Twisters
20:20. Fly Me to the Moon

Uztailak 31, asteazkena
16:45. Padre no hay más que uno 4: Campanas de boda
19:15. Twisters

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide