Gipuzkoako Urak partzuergoak aurrera jarraitzen du joan den martxoaren hasieran abiatutako lanekin, herriko ur hornidura sarea sektoretan banatzen ari dira, eta, egin beharreko jarduerak aurrera eraman ahal izateko ur mozketa gehiago egingo dituzte bihar 08:30etik 12:30era. Partzuergoak zehaztu duenez, Gipuzkoa Kaleko 19 B zenbakian arituko dira lanean, baina mozketak eragin zabalagoa izango du. Hala, Gipuzkoa kaleko eraikinetan ez ezik Nafarroa kaleko beste hainbatetan eta Seitximenetan ere etengo dute zerbitzua.
Honako zenbaki hauetan egingo dituzte ur mozketak, hain zuzen ere:
- Nafarroa kalean: 22, 24 A, 24 B, 26, 28 A, 28 B, 30 A, 30 B, 32 A eta 32 B zenbakietan.
- Gipuzkoa kalean: 3, 15, 17 A, 17 B, 19 A eta 19 B zenbakietan.
- Seitximeneta kalean: 4 zenbakian.
Nolanahi ere, partzuergoak azaldu du gerta litekeela lanak lehenago amaitzea, eta, ondorioz, zerbitzua adierazitakoa baino lehenago berrezartzea. Kontrara, lanak luzatzen bazaizkio jakinarazi du 900-32 22 22 edo 943-00 22 22 telefono zenbakietara deitu dezaketela herritarrek mozketaren berri zehatzagoa izateko. Halaber, ohartarazi du ur mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio gertatu daitezkeela zerbitzuan.