Tango emanaldiak egingo dituzte bihar

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 24a, 09:00

Iazko edizioko parte hartzaileetako bi. (Jabi Gonzalez Toston)

Bi emanaldi eskainiko dituzte, bat malekoian eta bestea Musika Plazan. 

Agata elkarteak antolatuta, tango emanaldiak egingo dituzte urtero bezala herrian. Santio egunarekin batera, bihar izango dira horiek, bata eguardian eta bestea arratsaldean.

Hain zuzen ere, eguardikoa malekoian izango da 12:30ean, eta arratsaldekoa Musika Plazan 18:00etan. Egun berean Mollarrira irteera antolatu dute nerabeentzat, 18:00etan gaztelekutik abiatuta. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide