'Udanda'-ko Futbol 7 txapelketa mistoa antolatuko dute larunbaterako

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 23a, 10:30

'Udanda'-ko futbol txapelketa. (GUKA)

Parte hartzeko beharrezkoa da mezu baten bidez izen ematea Dandako Instagrameko profilean.

Danda Gazte Asanbladak Udanda egitasmoarekin jarraituko du larunbatean Futbol 7 txapelketa mistoarekin. Lehiaketa 10:30ean izango da Astiko kirolgunean, eta partidak jokatu ondoren, parrillada bat egingo dute bertan bazkaltzeko.

Bestalde, izena ematea ezinbestekoa dela azaldu dute antolatzaileek parte hartu ahal izateko, eta horretarako mezu bat bidali beharko dute interesa dutenek Dandaren Instagrameko profilera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide