Ariak bere azken diskoa 'Urdin' aurkeztuko du Arranopolaren oholtzan

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 23a, 11:30

Aria taldeko Marina Landa musikaria. (utzitakoa)

Elkartearen udako programaren barruan, biharkoa laugarren kontzertua izango da. 20:00etan hasiko da Arrano tabernaren aurreko oholtzan.

Aria taldea Marina Landaren eta Iñaki Ortegoren musika proiektua da. Domenico Gargano ekoizle italiarraren laguntzarekin, Anime perdute aurrerapen abestia kaleratu zuten iazko azaroan, eta ostean, Urdin diska osoa abenduan. Bikotea herriz herri dabil udan, beren musika "Euskal Herriko hainbat herritara helarazteko", eta biharkoan Arranopolaren oholtzara igoko dira beren azken proiektua aurkeztera. Kontzertua 20:00etan hasiko da, Arrano tabernaren aurreko eszenatokian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide