Osteguna jai eguna izanik, asteartean egingo dute uztaileko ezohiko udalbatzarra. 19:00etan izango da, eta hainbat gai landuko dituzte bertan.
Besteak beste, Zarauzko hondartzako udaldiko erabilera araubidea eta jarduerak arautzen dituen ordenantza behin betiko onartuko dute, eta Abendaño industrialdeko plan partzialeko hirigintza ordenantzako hiru artikuluren aldaketari hasierako onespena emango diete. Gainera, EH Bildu udal taldeak herriko eskaintza turistikoa arautu eta ostatu turistikoen baimen moratoria onartzeko mozioa aurkeztuko du.