Haize-Orratz gaztelekuak uda sasoirako ekintzak antolatzen hasi zen uztailak 2an. Aste hau, azkena izanik, jarduera ugari antolatu dituzte udako egitarauari amaiera emateko. Hori dela eta, Zarauzko herriak udaran eskaintzen dituen aukerez baliatuz, jolasak, ginkanak eta tailerrak egingo dituzte herriko kaleetan edo portuan. Topalekuari dagokionez, gaztelekua izango da elkargunea.
Jolasak nerabeentzat
Uztailak 23 (16:30) Ur jolasak nerabeentzat. Gaztelekua portuan.
Uztailak 25 (16:30) Mollarrira irteera.
Uztailak 26 (16:30) Jolasak nerabeentzat.