Puristak taldeak irabazi du Futsal Cup txapelketa

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 22a, 11:00

Futsal Cup txapelketako partida Lizardi kirol gunean. (Julene Sorarrain)

Atzo lehiatu zen Vodka Juniors taldeko jokalarien aurka. Hirugarren postua Jogo Bonito taldeak eskuratu zuen, eta laugarrena, aldiz, Minavo de Kiev taldeak. Golegile nagusia Kaleb Arthur izan zen, guztira hamar gol markatu zituen txapelketan.

Zarautz Kirol Elkarteak antolatuta, asteburuan jokatu dute Futsal Cup txapelketako lehenengo edizioa. Partidak Aritzbataldeko kiroldegian eta Lizardiko kirol gunean izan ziren. Larunbatean lau multzoen faseak jokatu zituzten eta atzo, kanporaketen eta finalaren txanda izan zen.

Semifinaletara, alde batetik Vodka Juniors eta Minavo de Kiev, eta bestetik, Puristak eta Joga Bonito taldeak iritsi ziren. Kanporaketa hauetatik, Vodka Juniors eta Puristak sailkatu ziren. Norgehiagoka estua izan zen, izan ere, Puristak taldeko jokalariek lortu zuten garaipena 4-3 emaitzarekin. Bestalde, Jogo Bonito taldeak hirugarren postua eskuratu zuen, 6-0 emaitzarekin.

Irabazleek garaikurra, dominak, taldeko afaria eta kirol-jertseak jaso zituzten, eta txapeldun ordeek, aldiz, kopa eta taldeko afaria. Hirugarren sailkatuei surf klaserako bonua eman zitzaien. Banakako sariak ere banatu zituzten, besteak beste, Kaleb Arthur golegile onenari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide