Olagarroa eta albariñoa nagusi gaur Iñurritzan

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 21a, 16:00

Galizia Eguna ospatzen ari dira Iñurritzako auzoan, galiziar gastronomian eta kulturan murgilduta.

Carballeira elkarteak antolatuta, Galiziako Eguna ospatzen ari dira Iñurritzako zabalgunean. Hala, egun osoko egitaraua prestatu dute. Atzo egin zuten atarikoa Gaita Poteoarekin herriguneeko kaleetan zehar.

Gaur, aldiz, festa Iñurritzako auzora mugitu da eta presente izan dira bertan galiziar grastronomiako xx nabarmenenak. Besteak beste, olagarroa, lakoia, enpanada, gazta, Santiago eta arto opilak eskaini dituzte eta ribeiro eta albariño ardo zuriak. 

Galiziako ohituretan indar handia duten gaita doinuak eta hango dantza tradizionalak ere entzun dira kalean. Hori horrela Carballeira elkarteak herritarrak bertaratzera animatu ditu Zarauzko bizilagunak "herritarren lankidetza eta presentzia direlako egun honi zentzua ematen dioten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide