Gaur Pedreñan (Kantabria) jokatu dira ETE eta KAE 1 ligako estropadak. KAE 1 ligan, Marina de Cudeyo XIX. Bandera izan da jokoan, eta ETE ligan, berriz, Marina de Cudeyo III. Bandera izan da jokoan.
ETE ligako zortzigarren jardunaldia jokatu dute lehenbizi. Zarautz-Gesalaga Okelan bigarren egin du, 11:24:80 denborarekin, eta atzetik sailkatu dira San Juan, Zumaia, Kaiku, Deusto, Hernani eta Ondarroa, hurrenez hurren.
Ligako sailkapen nagusian, behin zortzi jardunaldi jokatuta, hirugarren postuan jarri da 47 punturekin. Zumaiak bigarren egin du, 58 punturekin.
KAE ligako seigarren jardunaldia jokatu dute jarraian. Zarautz-Gesalaga Okelan, oraingoan, seigarren postuan sailkatu da, 21:12:81 denborarekin. Zumaiak bigarren egin du, 20:54:16 denborarekin, eta Oriok, aldiz, azken postuan amaitu du, 21:40:26 denborarekin. Bandera, berriz, San Juanek irabazi du. Hala, sailkapen orokorrean bosgarren izaten jarraitzen du Zarautzek, 49 punturekin. Sailkapeneko bigarren da Arkote, eta lider jarraitzen du San Juanek, 72 puntu aterata.