Azpeitiko auto klasikoen rallyak geldialdia egin du malekoian

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 20a, 19:00

Goizeko hamaiketan abiatu dira Azpeitiko Epaitegiaren plazatik parte hartzen ari diren 86 autoak. Arratsaldeko seietan geldialdia egin dute malekoian, herritarrek autoak ikusteko aukera izan dezaten ere.

Lagun Artea eskuderiak antolatuta, Maykel del Ciden omenezko Klasikoen XXI. Azpeitia Hiria Rallya jokatzen ari dira gaur. Autoak 11:00etan abiatu dira Azpeitiko Epaitegiaren plazatik. Aurtengoan 86 autok parte hartu dute.

Gaurkoan 240 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta horietatik 190 kilometro erregulartasun tartekoak. Arratsaldean, 18:00 aldera, rallyko auto denak malekoian gelditu dira. Haiek atseden hartu bitartean, autoak erakusgai jarri dituzte eta hainbat herritar eta autozale gerturatu dira argazkiak ateratzera. Atsedenaren ostean, Azpeitiara joko dute berriro eta rallyaren antolatzaileek 20:00etarako dute aurreikusita bukaera ordua, Azpeitiko Epaitegiaren plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide