Eibarrek eta Real Unionek berdinketarekin amaitu dute lagunartekoa

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 20a, 16:00

SD Eibar eta Real Union taldeetako jokalariak gaurko lagunarterkoan Astin. (SD Eibar)

Gaur goizean lehiatu dira bi taldeak Zarauzko Asti kirol gunean. Irungo Asier Benitok eta Eibarreko Endika Mateosek sartu dituzte golak eta partida 1-1 emaitzarekin amaitu dute.

Bigarren mailako Eibarren eta Espainiako Futbol Federazioko lehenengo mailako Irungo Real Unionen denboraldi aurreko prestaketa lanen lekuko izan da Asti gaur goizean. Izan ere, bi taldeek elkarren aurkako lagunartekoa jokatu dute Zarauzko futbol zelaian.

Lehenengo atalean fitxaketa berriak nagusitu badira ere, ez dute golik sartzea lortu, eta atsedenaldiaren ostean, harrobiko jokalariak nabarmendu dira. Bigarren zatian, Real Union nagusitu da Asier Benito aurrelariak lehen gola sartu duenean 54 minutuan. Izan ere, Endika Mateosen golak berdinketa jarri du markagailuan 62 minutuan eta aurre denboraldiko lehen partida berdinketarekin amaitu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide