Amaia Olcoz artistaren 'Descuadro' erakusketa ikusgai Torre Luzean

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 20a, 11:30

Mostra ikusgai egongo da egunero, 18:00etatik 20:00etara Torre Luzeako aretoan, irailaren 15era arte.

Amaia Olcoz artistaren Des-cuadro obra Torre Luzeako aretora iritsi da eta dagoeneko ikusgai dago irailaren 15era arte. Lana ikusgai egon da 2022ko abenduaren 15etik hainbat herritako erakusketa aretoetan eta kultura espazioetan, besteak beste, Iruñan, Sevillan, Barasoainen, Oliten eta Zaragozan.

Olcoz 1969an jaio zen. Diseinua ikasi zuen Zaragozan 1987tik 1991ra bitartean, eta lehen urteetan, modaren munduan aritu zen bere bilduma propioa diseinatzen eta prestatzen. Finalista izan zen Bilboko diseinatzaile berrien “Expo Consumo 1990” azokan.

Espiritu polifazetikoa du, eta hainbat ipuin idatzi eta argitaratu ditu. Ilustratzaile gisa aritu da Corazón de Hielo, Corazón de Sol, Caco eta El Baúl de Paula liburuetan. Gidoilaria, eszenografoa eta antzerkilanetako zuzendaria izan da, besteak beste, Corazón de Hielo, Corazón de Sol, El Monstruo de Alicia, La Habitación Violeta, Cuadracol, La Rosa de los Deseoseta El Sapo Verul lanetan.

Sevillan egindako egonaldian, 2014an, José Muñoz Castillejo antzerki-lehiaketaren lehenengo saria jaso zuen jantzietan, attrezzoan eta eszenografian. 2019an berriz, aipamen berezia jaso zuen La Recovera poesia-lehiaketan. 2022ko udan Kulturgunean lanak erakutsi zituen Tafallako pintore-taldeko kide izan da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide