Urola Kostako Udal Elkarteak energia prestakuntza eta aholkularitza eskainiko die enpresei

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 22a, 09:00

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urola Kostako Udal Elkartearen arteko jasangarritasun energetikoaren arloan eskualdeko hitzarmenaren baitan gauzatu da programa hau.

Urola Kostako Udal Elkarteak energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarriak sustatzeko prestakuntza eta aholkuraritzak egin nahi dituzte enpresen lehiakortasunerako. Eraginkortasunean, energian eta ingenieritzan aditu den enpresa batekin garatuko dute, eta 2022-2026 Urola Kostako energia planean zehaztutakoarekin egiten du bat. 

Energia aholkularitza ezinbesteko tresna bihurtu da. Energia kontsumoaren ebaluazio zehatz baten bidez, adituek hobekuntzak identifikatu eta negozio bakoitzerako irtenbide bat gomenda ditzakete. Horrela, kostuak murrizten, energia eraginkortasuna hobetzen eta ingurumenean duen eragina minimizatzen laguntzen du. Bestalde, energia aholkularitzak, energia sektoreko azken araudi eta aurrerapen teknologikoen berri izaten laguntzen die. 

Programaren helburu eta onurei dagokionez, honako hauek dira: lehiakortasuna hobetzea kontsumoa murrizteko, jasangarritasuna sustatzea energia berreiztagarrien erabilera sustatzeko, kontsumo arduratsua bultzatzea enpresen praktika onak ezartzen laguntzeko eta azken txostena egin datuak biltzeko.

Parte hartu edo informazio geiago jaso nahi duten enpresek 943-89 08 08 telefonora deitu edo energia@urolakosta.eus helbidera idatzi beharko dute. Enpresei energia kudeaketa espezializatuei buruzko informazioa eskuratzeko aukera paregabea da. Aholkularitzak irailean zehar egingo dira izena ematen duten enpresentat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide