Galiziako Eguneko ospakizunak bihar egingo dituzte, Iñurritzan

Ian Ruiz Lizaso 2024ko uzt. 20a, 12:00

Galiziako Eguna Zarautzen. (GUKA)

Egun osoan izango da zer egina auzoko zabalgunean, eta atarikoa ere egingo dute gaur arratsaldean herriguneko kaleetan. Hala, asteburu osoan entzungo da gaita hotsa. 

Carballeira elkarteak antolatuta, Galiziako Eguna ospatuko dute aurten ere Iñurritzako zabalgunean. Hala, egun osoko egitaraua prestatu dute biharko, baina gaur ere izango da ekitaldirik; izan ere, Gaita Potea egingo dute herriguneko kaleetan.

Biharko egunean, berriro izango dira presente Galiziako ohituretan indar handia duten gaita doinuak eta hango dantza tradizionalak. Horrez gain, hango gastronomia ere ekarriko dute Iñurritzako Zabalgunera. Hori horrela Carballeira elkarteak herritarrak bertaratzera animatu ditu Zarauzko bizilagunak "herritarren lankidetza eta presentzia direlako egun honi zentzua ematen diotenak".

Hauxe da biharko antolatu duten egitarau osoa:

Uztailak 20, larunbata

  • 19:30. Gaita Poteoa, herriguneko kaleetan.

Uztailak 21, igandea

  • Egun osoan. Carballiñoko (Ourense) A Nogeira olagarro-sukaldariek olagarroa, lakoia, enpanada, gazta, Santiago eta arto opilak eskainiko dituzte eta ribeiro eta albariño ardo zuriak naz Mencia ardo beltza ere izango dira. Horrekin batera, galiziar jatorriko beste hainbat produktu salduko dituzte prezio herrikoietan.
  • 10:30. Alborada Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik.
  • 13:00. Dantza saioak Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik.
  • 17:00. Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik musika eta dantza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide